GURE BLOGA
Elkar mugituz egingo dugu! EUSKARALDIA 2025 abian
2025/05/15
Gaurtik aurrera abian da Euskaraldiko edizio berria, maiatzaren 15etik 25era. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.
WhatsAppa hackeatu dizute… eta orain zer?
2025/05/30 - IZT
Azken egunetan Gipuzkoako hainbat herritan gertaera errepikatzen ari da. - Kaixo bidaliko didazu jaso berri duzun kodigoa? – moskeatzeko moduko mezua litzateke zure seme-alaba edo lagun batek bidalitakoa izango ez balitz. Eta hala gertatzen ari da, gertuko lagunen telefonoetako whatsapp aplikazioetatik dator mezua, jada hackeatu dituztelako.
DIGILAGUN
Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu.
2022-10-10 - IZT kooperatiba
Digilagun egitasmoaren helburuak bi dira; batetik aztarna ekologikoa gutxitzeko helburuarekin ordenagailuen bizitza luzatzea, eta bestetik gizartean gero eta handiagoa den arrakala digitala gutxitzeko gure ekarpena egitea. Horretarako, gure bezeroak erabilera profesionalerako baztertzen dituzten ordenagailuak hartu, garbitu eta erabilera pertsonal egoki baterako prestatzen ditugu. Gizarte eragile ezberdinen laguntzaren bidez, ordenagailu hauek beharra duten pertsonen eskuetan jarriko ditugu.
7 ekipo eraman ditugu Zaldibira.
2022-10-27 - IZT
#Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu, eta lehendabiziko 7 ekipo informatiko entregatu ditugu Zaldibian. Zaldibiako udaletxearekin elkarlanean, bertako gizarte zerbitzuen saila arduratuko da ekipo hauen banaketaz. Ikasten ari diren emakume helduak izango dira oraingoan ekipo hauek jasoko dituztenak. Pozik gaude egitasmo hau martxan jarri dugulako, eta horrelako erabilpena emango zailea ikusirik aurrera begira oraindik eta ilusio handiagoarekin jarraituko dugu lanean.
IZT eta Batzen elkarlanean.
2022-11-10 - IZT
Gaur Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaz arduratzen den kooperatibari, #Digilagun egitasmoko 3 ordenagailu eman dizkiogu. Egunerokoan egiten duten lan eder horretan lagungarri izatea espero dugu. Digilagun egitasmoa eraldaketa sozialean lagundu nahi duen proeiktua da, eta horretarako Batzen bezalako eragileekin elkarlana ezinbestekoa da guretzat.
CIC biomaGUNEk 10 ordenagailu eman ditu Digilagun programarako.
2022-12-23 - IZT
Gaur goizean CICBiomaGUNEn egon gara, bertan Jorge Del Alamo [IT zerbitzuko teknikaria] eta Ada Herrerorekin [jasangarritasun batzordea] egon gara. 10 ekipo eman dizkigute Digilagun egitasmora bideratuak izan daitezen. Gure eskerrik beroena eman nahi dizkiegu egindako ekarpenagatik. Orain, ekipo hauek prestatu eta beharra dagoen eremu batera bideratuko ditugu. Hurrengo urratsen berri ere informatuko dugu.
Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean
2023-02-16 - IZT
Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, Digilagun egitasmoko 20 ekipo informatiko entregatu genituen lehengo astean. Duela bi hilabete egin genuen lehen harremana bertako Zuzendariarekin, eta gure egitasmoa aurkezteaz gain, ekipo informatikoak eskeini genizkien. Barne mailan eginiko lanketa baten ondorioz, 23 ekipo behar zirela ondorioztatu zuten eta hauek banatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Lehengo astean bertan izan ginen eta ekipoak entregatu genituen.