IZT Informatika Zerbitzu Teknikoak Andoainen kokaturiko kooperatiba bat da. 2005etik gauzak egiteko beste modu bat badagoela erakusteko deman setati jarraitzen dugu gaur egun ere.
2026ko urriaren 16an beste jauzi bat eman nahi izan dugu Digilagun proiektuarekin. Ataun, Ordizia, Legorreta eta Anoetako Udaletako gizarte zerbitzuen esku utzi ditugu 40 ordenagailu, herri horietan arrakala digitala sufritzen duten herritarren artean banatzeko.
Urria amaitzerako, Segura, Usurbil, Getaria eta Zestoara ere zabalduko dugu ekimena eta hainbat Saharara ere bidaliko ditugu Pasaiako Bixi Bixi elkartearen bidez..
Jaso eta eman bizi berri bat! Ekimena Digilagun programaren baitan kokatzen dugu. Programa gau bi helbururekin sortu genuen:
1.- Enpresetan erabiltzen diren ordenagailuei bigarren bizitza bat emanez, aztarna ekologikoa gutxitzea.
2.- Ordenagailu bat izateko aukerarik ez duenei laguntzea, arrakala digitala gutxitzen lagunduz.
Dohaintzan jasotako ordenagailu hauek behar bezala garbitu eta software librean oinarrituriko sistema eragilea eta oinarrizko aplikazioez hornitu ditugu. Eta guztiz funtzionalak izateko beharrezko pantaila, teklatu eta xaguez osatu ditugu.
Digilagun ekimena posible egiteko ordenagailuak dohaintzan eman dituzten eragile eta erakundeak hauek izan dira: CIC biomaGUNE centro de investigación cooperativa en Biociencias, Adunako Udala, Anoetak Udala, Legorretako Udala, Ordiziako Udala, Segurako Udala, Usurbilgo udala, Getariko Udala, Zestoako Udala, Lursail nekazaritza zerbitzuak besteak beste.
Ekimen hau diruz lagundu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Ekonomia zirkularraren arloko jardueretarako dirulaguntza bidez.
Ekimen hau IZT kooperatibako kideen lan boluntarioarekin atera dugu aurrera eta irabazi asmorik gabeko ekimena izatez gaiz, ez du inolako kosterik izango hartzaileentzat.


