Gaur egungo gizarte digitalizatuan, mugikorra gure bizitzaren tresna bihurtu da. Askok ezin du mugikorrik gabe etxetik atera. Bertan gordetzen ditugu gure argazkiak, bideoak, dokumentuak, eta askotan, baita oroitzapen pertsonalen zati bat ere. Hala ere, noizbait guztioi agertu zaigu irakurri nahi ez dugun mezu bat: “Biltegiratze espazioa beteta”. Galdera da, zergatik gertatzen da hori hain maiz? Eta zer egin dezakegu egoera hori saihesteko?
Lehenik eta behin, mugikorrak hain azkar betetzeko arrazoi nagusietako bat da fitxategi zein aplikazioen tamainen hazkundea da. Argazki eta bideoen kalitatea gero eta handiagoa da; 4K bereizmena, kalitate handiko irudiak, grabazio azkarrak, eta ondorioz, bakoitzak okupatzen duen espazioa ere handitu egin da. Gainera, aplikazioak ere etengabe eguneratzen dira, eta eguneratze horiekin askotan zama gehiegi hartzen dute. Txat-aplikazioek ere beren ekarpena egiten dute: jasotzen ditugun irudi, bideo eta dokumentu guztiak automatikoki gordetzen baitira mugikorrean, askotan ohartu ere egin gabe. Duela gutxi, 64 GBko espazioa zuen mugikorra izugarrizko espazioa zuelakoan erosten genuen, laister 256 GB motz egingo zaigu.
Bigarrenik, gure ohiturek ere badute zerikusia. Ez baitzaigu gustatzen gauzak ezabatzea. Argazki bakoitzak oroitzapen bat dakar eta bideo bakoitza une baten isla da. Beno, batzuetan argazki ala bideo batekin ez da nahiko izaten, 4-5 bat behar izaten ditugu oroitzapen batentzako. Horregatik, maiz “zabor digitala” pilatzen uzten diogu gailuari, telefonoko eta honi gehitu ohi diogun MicroSD txarteleko espazioak bete arte.
Hirugarrenik, badaude irtenbide erraz eta eraginkorrak adibidez informazioa telefonoan kokatu daitekeen MicroSD txartelean gordetzea, baina hodeiko biltegiratzea da gaur egun aukera erabilienetako bat: Google Photos, iCloud, Terabox, Mega edo Dropbox bezalako zerbitzuek aukera ematen dute fitxategiak modu seguruan gordetzeko eta mugikorraren espazioa askatzeko. Hala eta guztiz ere, horrelako zerbitzu bat kontratatzen duzunean zure fitxategien jabetza osoa galtzen duzu. Honek esan nahi duena da, nahiz eta konpainia hauen zerbitzua kontratatu, horrek ez dizula bermatzen datuak erabat salbu egongo direnik. Batzuetan, komenigarria da fitxategi zaharrak edota historikoak kanpoko disko batera (disko externoa) pasatzea edo aplikazioen “katxea” aldian behin garbitzea.
Honekin nora iristen gara? Ahaztu ezin dugun joera batera: mugikor berria erostea espazioa betetzean. Askotan, irtenbide sinple eta azkarrena iruditzen zaigu, baina gogoeta egin behar genuke ea benetan behar duguna gailu handiago bat den, edo benetan behar duguna gure ohiturak aldatzea den. Izan ere, arazoa ez da beti teknologikoa izaten, baizik eta antolaketa digitalik ez izatea.
Teknologia gero eta aurreratuagoa bada ere, ohitura txarrek, ezabaketak saihesteak, fitxategiak mantentzea… ez digute laguntzen. Garrantzitsuena, kontzientzia hartzea da: gure oroitzapenak ez dira desagertuko mugikorrek ezabatzen edo hodeian gordetzen ez baditugu. Benetan gorde nahi baditugu, atera ditzagun gure mugikorretatik eta gorde ditzagun behar bezala.
Gure mugikorrek askoz hobeto funtzionatuko dute arin eta antolatuta mantentzen baditugu, ala ez? Gure oroitzapenak udarako oporretan ateratako argazkiak izan behar dute? Zenbat argazki eduki behar dituzu momentu bat gogoratzeko? Automatikoki oroitzapenak pilatu beharrean, bizi dugun errealitateaz hausnartzea tokatzen zaigu.
Lotura interesgarriak:
