GURE BLOGA
2023-05-15 - IZT
ADI! FAKTURETAKO KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA ALDATUZ IRUZURRAK UGARITZEN ARI DIRA
Ez da gauza berria gaur esaten dizuegun hau, baina azken asteotan gure inguruan ugaltzen ari den lapurreta edo iruzur edo iruzur saiakera bat denez, gaiaz ohartaraztea eta aholku batzuk ematea egokia delairuuditu zaigu.
Posta elektronikoz bidalitako fakturak ordaintzeko banku-kontua aldatuz egindako iruzurrak izugarri handitzen ari dira. Astebeteko epean, gure bezeroen bi laguntza-eskaera jaso ditugu mota horretako iruzurrengatik.
2023-04-24 - IZT
Gartnerren aurreikuspenak eta NSAren aholkuak - I -
Teknologia berrien garapenak ez du etenik. Ez da denbora asko adimen artifiziala guztion eskura ipini dutenetik eta honek iraultza txiki baten moduko eragina izan du, eta izaten ari da, ia guztiongan. Gartner enpresa- talde estatubatuarrak, aholkularitza eta informazioaren teknologien ikerketan aritzen denak, argitara eman berri dituen aurreikuspen estrategikoen artean teknologia berri honi erreferentzia egiten dion puntu bat aurkitzen da: adimen artifiziala martxan edukitzeak suposatzen duen kostu energetikoa zenbatekoa den hain zuzen ere.
2023-03-15 - IZT
Zenbat denboran asmatuko lukete zure pasahitza?
Urte hasierarekin batera kaleratu du Hive Systems zibersegurtasun konpainiak indar gordina erabiliz 2022. urtean pasahitzak apurtzeko beharrezkoa den denboraren taula. Pasahitz motaren arabera sailkaturik dago taula hori, hizkiak bakarrik, hizkiak eta zenbakiak, hizkiak, zenbakiak eta sinboloak, hizki larriak eta xeheak... eta pasahitz bakoitzaren karaktere kopuruaren arabera pasahitz hori apurtzeko beharrezko den denbora erakusten du. I
2022-11-18 - IZT
Abian da Euskaraldia 2022!
Gaurtik aurrera martxan dago Euskaraldiko edizio berri bat. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.
2022-03-11 - Jon Zulueta
KIT DIGITALA, DIRULAGUNTZA DEIALDIA
Next Generation funtsen baitan, Espainiako gobernuak enpresen digitalizaziorako dirulaguntzak abian jarriko dituela iragari dute. Kit Digitala programa honek, iraupen luzeko programa bat izango dela dirudi, eta bere lehenengo deialdia datorren martxoaren 15ean irekiko da. Hauek zehaztapen batzuk.
2021-10-01
TICKET BAI
EAE-n fakturazio sistemaren kontrola areagotzeko eta iruzur fiskala sahiesteko helburuz, Ticket Bai sistema ezarriko dute



