IZT KOOP. logotipoa
Asistentzia programa

Nortzu gara

IZT KOOP.E.

- Informatikan esperientzia handiko profesionalak

IZT. KOOP.E. informatikako zerbitzu tekniko anitzak eskaintzen dituen enpresa da. Bere lan esparru nagusia sistema informatikoen inguruko aholkularitzan eta horiek diseinatzeko, muntatzeko eta mantentzeko lanetan datza, eta esperientzia handiko profesional taldea du horretarako.

Hortaz, gisa honetako lanak egiten ditu IZT kooperatibak: sare sistemak montatzea eta mantentzea, zerbitzariak kudeatzea, zerbitzariak sinkronizatzea, Wifi sareak, atzipen diskriminatuak, urrutiko atzipenak, bideo-zaintzako sistemak eta abar.

Halaber, hori osatzeko, hardwarea eta softwarea saltzen ditu, eta TPV eta saltokietarako BDP kudeaketa-programa eta ETEetarako LOGIC ERP programa ere eskaintzen ditu. Gainera, web-orriak sortzen eta sareratzen ditu, eta e-posta zerbitzariak eskaintzen; betiere bezeroraen beharretan oinarrituta. Zerbitzu hauek guztiak eraginkortasunez kudeatzeko merkatuko enpresa, marka eta material lehiakorrenak ditu eskura IZT kooperatibak.

IZT KOOP. E.ren ezaugarririk esanguratsuena bezeroen neurrira egindako soluzio informatiko zein telematikoak eskaintzea da. Beraz, azaldutako zerbitzuen gain, sistema edo diseinu zehatzen inguruko aurrekontuak egiten ditugu.

- Lan eremua:

Aipatu zerbitzuak Euskal Herri osoan eskaintzen ditugu, hau da, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa.

- Erantzun epea:

Kontratuetan gehienez 48 ordutan erantzuteko konpromezua hartzen dugu. Gaur egun 24 ordutan erantzuten ari gara.

- Renting-a:

Hardware eta software inbertsio handiak egin behar direnean edota ekipoak oso maiz eguneratzeko beharra dagoenean Renting aukera eskaintzen dugu.

IZT KOOP.

IZT KOOP.E.

Informatikako zerbitzu teknikoak • Servicios técnicos informáticos • IFZ: F20869053

Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)

Tel: 943 304 315 • Faxa: 943 304 316 • E-mail: info@izt.coop • Web: www.izt.coop

Pribatutasuna