Lege Oharra

LEGE OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du izt.eus eta izt.coop domeinuak F20869053 IFK zenbakia duen eta helbidea Martin Ugalde Kultur Parkea z/g duen IZT KOOP.E.ren jabetzapekoa direla.

IZT KOOP.E. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, eguneko liburuaren 2.417. orrian, 9. idazpenean inskribatua dagoela.

IZT KOOP.E. k ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.

Legeak ezarritako mugekin, IZt KOOP.E. -k ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. IZT KOOP.E.ren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.

IZT KOOP.E.ren Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak IZT KOOP.E.renak edo haren lizentziadunenak dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, jakinarazi nahi dizugu webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen dituzun zuri buruzko datuak IZT KOOP.E.ren (IFK F20869053) fitxategi bati gehituko zaizkiola. Fitxategi horren xedea harreman komertzialak kudeatzea eta gure zerbitzuei buruzko informazioa ematea da.

Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea erabili nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara: IZT KOOP.E. Martin Ugalde Kultur Parkea z/g – 20140 Andoain - edo bidal ezazu mezu elektronikoa info@izt.coop helbidera

APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.