IZT KOOP. logotipoa
telefonoa 943 304 315 | posta elektronikoainfo@izt.coop

Berriak

IZT AURKEZPENA

    IZT KOOP.E. informatikako zerbitzu tekniko anitzak eskaintzen dituen enpresa da. Bere lan esparru nagusia sistema informatikoen inguruko aholkularitzan eta horiek diseinatzeko, muntatzeko eta mantentzeko lanetan datza, eta esperientzia handiko profesional taldea du horretarako.
Hortaz, gisa honetako lanak egiten ditu IZT kooperatibak: sare sistemak muntatzea eta mantentzea, zerbitzariak kudeatzea, zerbitzariak sinkronizatzea, wifi sareak, atzipen diskriminatuak, urrutiko atzipenak, bideozaintzako sistemak eta abar.
Halaber, hori osatzeko, hardwarea eta softwarea saltzen ditu, eta TPV eta saltokietarako BDP kudeaketz-programa eta ETEetarako LOGIC ERP programa ere eskaintzen ditu. Gainera, web-orriak sortzen eta sareratzen ditu, eta e_posta zerbitzariak eskaintzen; betiere bezeroen beharretan oinarrituta.
Zerbitzu hauek guztiak eraginkortasunez kudeatzeko merkatuko enpresa, marka eta material lehiakorrenak ditu eskura IZT kooperatibak.
IZT KOOP.E.ren ezaugarririk esanguratsuena bezeroen neurrira egindako soluzio informatiko zein telematikoak eskaintzea da. Beraz, azaldutako zerbitzuez gain, sistema edo diseinu zehatzen inguruko aurrekontuak egiten ditugu. 
 

IZT KOOP.

IZT KOOP.E.

Informatikako zerbitzu teknikoak • Servicios técnicos informáticos • IFZ: F20869053

Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)

Tel: 943 304 315 • Faxa: 943 304 316 • E-mail: info@izt.coop • Web: www.izt.coop

Pribatutasuna