Berriak
BABESTU ZURE ENPRESA. ZERGATIK ARRISKATU?
BANDA ZABALEKO KONEXIO AZKARREK ERASO INFORMATIKOAK BIDERKATU EGIN DITUZTE.
ENPRESEN %90 EZ DAGO ERASO EDO ARAZO INFORMATIKOEI AURRE EGITEKO PRESTATUA.
IZT KOOP.E.n Informatikako zerbitzu tekniko anitzak eskaintzen ditugu, betiere enpresetara eta enpresentzako bideratuak, autonomoetatik hasi eta PYME ertainetaraino. lan esparru nagusia sistema informatikoen inguruko aholkularitzan eta horiek diseinatzeko, muntatzeko eta mantentzeko lanetan datza. Eta hau oinarri gisa hartuta, informatikarekin lotutako gainontzeko ataletan ere zerbitzua eskaintzen dugu: Hardware eta software salmenta eta instalazioa, ERP-en instalazio eta inplementazioa, wireless sareen instalazioa, posta elektronikoa eta web orrien diseinuaren inguruko zerbitzuak, intranetak… Eta hau guztia optimizatzeko dokumentuen kudeaketa sistemak eta Datuen Babeserako Arauak inplementatzen ditugu.
Izan ere, sistema informatiko zein telematikoek gaur egun Lan Munduan duten garrantzia aintzat hartuta zerbitzuaren integraltasuna ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Hau da, enpresei arlo informatiko guzti-guztia gure eskutan uzteko aukera eskaintzen diegu, haien denbora beraien produktuen ekoizpenean inbertitzeko aukera izan dezaten.
Gure zerbitzuen gako nagusiak bi direla esan dezakegu: benetako aholkularitza neurgarri eta ebaluagarria eskaintzea batetik eta mantentzen ditugun ordenagailuak modu esklusibo batean konfiguratzea bestetik.
Hona mantenu kontratuetan eskaintzen ditugun zerbitzuak:
- Aholkularitza teknikoa: Hardwarea, softwarea, konfigurazioak, interneterako konexioak, posta elektronikoa, sare sistemak, neurrira egindako soluzio informatikoak…
- Telefono bidezko zerbitzu teknikoa: Merkataritza-orduetan zerbitzu teknikoa telefono bidez eskainiko dizugu, ahal diren arazoak konpontzeko.
- Urruneko kontrola: Matxura edota arazo asko on-line konpontzeko aukera.
- Matxurak konpontzea: Hardwarean izandako mota guztietako matxurak konponduko dizkizugu.
- Sare sistemak: Sarean lan egiteko sistemak diseinatzen, muntatzen eta mantentzen ditugu.
- Segurtasun kopiak: Edozein arazoren aurrean, arin ala larri, ezinbestekoa da segurtasun kopien sistema eraginkorra izatea, enpresarako hain baliozkoa den informazioa ez galtzeko. Segurtasun kopiak gordetzeko hautazko zerbitzua.
- Konfigurazio segurua: Informazioa baimenduen esku bakarrik egongo dela bermatuko duen sistema.
- Neurri-neurrira prestatutako soluzio informatikoak.
- Sistema eta ekipo guztien konfigurazio berezitua.
- Internet segurua: Birusen kontrako sistema eraginkor eta sendoa.
- Bideo zaintza: Behar eta bezeroen neurrira egindako muntaiak.
IZT KOOP.E.
Informatikako zerbitzu teknikoak • Servicios técnicos informáticos • IFZ: F20869053
Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
Tel: 943 304 315 • Faxa: 943 304 316 • E-mail: info@izt.coop • Web: www.izt.coop